tXISTORRA pintxo usaina nagusitu zen atzo Plaza Berrin eta Sorgintxulon, bietan ere txistorrada antolatu baitzuten, batean, San Joan Konpartsak eta, bestean, Sorgintxuloko auzo elkarteak antolatuta.
Plaza Berrin taloak ere izan ziren eta arratsaldean Patxi Perezek dantzarako giroa jarri zuen. Sorgintxulon, auzotar guztiek elkartzeko aukera izan zuten. Auzo elkarteko presidente berria ere bertan izan zen: Jabier Dobal.
Ostegunean gehiago
Ostegunean, Santo Tomas egunean, poteoan txistorra jateko aukera izango da baita ere. Herriko denda eta komertzioetan urtero ematen dituzte pintxoak. Horrez gain, Zaharren Egoitzan, arratsaldeko 17:00etan txistorrada izango da. Goiz Eguzki zentro sozialean, goizeko 11:00etatik aurrera, pintxo jatea eta txapelketa ezberdinetako sari banaketa izango dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!