Kerman Isasa eta Pili Bodegas izan dira atleta azkarrenak, Karabelen

Kronika - Erredakzioa 2006ko abe. 18a, 01:00

Korrikalari ugari bildu zen atzo Karabelgo Kross Herrikoiaren 7garren edizioan. Urtero bezala atleta ugari hurbildu zen bertara, hernaniarrak zein beste herritakoak. Konpetentzia haundia izan arren, giro ona nagusitu zen lehiaren gainetik. Senior zein beteranoek 8.300 metro korritu zituzten, zirkuitoari 4 buelta emanda. Azkarrena Kerman Isasa izan zen, gizonezkoetan, eta emakumezkoetan, Pili Bodegas izan zen aurrena. Gizonezko beteranoetan aurreneko saria, Alex Garciak eraman zuen eta emakumezkoetan Olatz Mujikak. Kadete mutiletan, aurrena Aitor Odriozola izan zen. Nesketan aldiz, Enara Agirrezabala.

Gaztetxoen sailkapena
Gaztetxoek erakutsi zuten Hernanin badela atletismoan etorkizunik. Infantiletan aurrenak izan ziren Olatz Pavon eta Xabier Agirrezabalaga. Alebinetan aurrenak, Kattalin Badiola eta Tomax Elorza izan ziren. Benjaminetan, Elene Susperregi eta Jon Lapazaran iritsi ziren aurrenak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!