BADATOR aurten ere Bertso Lata, asteazkenetik urte bukaera arte bertsoarekin lotutako ekintza ugarirekin. Aurten Bertso Eskolaren 25garren urteurrena dela eta urtebetetze horrekin lotutako ekintzak antolatu dituzte, beraz inoiz baino gizenago dator Bertso Latako egitaraua.
25garren urteurrenarekin lotutako saioak
Datorren ostiralean bertso eskolaren ibilbideaz eta etorkizunaz eztabaidatuko dute bertso eskolen inguruan lanean aritu izan diren eta aritu diren pertsonek. Ostiralean bertso afaria ere antolatu dute 25garren urteurrenaren inguruan. Larre-Gainen urteurrena ospatu zenean bertan bildutako testigantzekin pelota vasca moduko bideo bat osatu dute eta bertako materiala ikusteko aukera izango da.
Saio esperimentala
Bertso munduko formato berri asko Bertso Latatik atera izan dira. Aurten ere izango da berrikuntzarik, izan ere Maialen Lujanbio bertsolariak eta Judith Montero saxo-joleak, musika eta hitza uztartuta, entsaio ireki bat eskainiko dute.
Abenduak 20
-Umeentzat saioa. Bertso eskolako ikasleen emanaldia eta bertan herriko ikastetxe guztiak
bilduko dira.
Abenduak 21
-Santo Tomas eguna. Santo Tomas eguna girotzeko saioa. Tripontzi tabernan, 20:00etan.
Abenduak 22
-Mahai ingurua: Bertso eskolak 25 urte. Hizlariak izango dira: Xabier Amuriza, Mikel Mendizabal, Juanjo Uria, Ixiar Eizagirre. Orain arteko ibilbideaz eta hemendik aurrerako bideaz eztabaidatuko dute. 19:00etan, Biterin.
-’Gu zuen edadian...’ Bertso afari berezia: 25garren urteurrenarekin lotuta, anegdotak, bideoak eta argazkiak izango dira saioaren ardatz. Testigantzekin osatutako bideoa ikusi ahal izango da. 20:30etan, Errioguardan.
Abenduak 27
-Entsaio irekia: Maialen Lujanbio eta Judith Montero. Bertso Lata esperimentazioarako laborategia, musika eta hitzak lotuko dira emanaldian. 22:00etan, Milagrosan.
Abenduak 29
-’Iraulio Panttaloneren bizitza eta mirariak’ kale antzerkia. Ikuskizun koloretsu honek pasiatzen harrapatutako jendea sorpresaz harrapatuko du. 19:30etan, Kaxkoan.
Abenduak 30
-Bertso jaialdia. Jexux Mari Irazu, Agin Rezola, Jokin Uranga, Jokin Sorozabal, Amets Arzallus eta Sustrai Colina. 22:30etan, Biterin.
Abenduak 31
-Urte zaharreko erronda. Ohitura Zaharra taldearekin batera kalez kale agurtuko dute 2006a. 18:00etatik aurrera, Kaxkoan zehar.