EHU Hernanik Universidad La Rioja hartuko du gaur Kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2006ko abe. 17a, 01:00

EHU Hernanik etxean jokatuko du gaur, Universidad la Rioja taldearen aurka. Taldeko arduradunek azaldutakoaren arabera, partidu nahiko gogorra izango da gaurkoa, ez fidatzeko modukoa. Hernaniarrek errioxarren kontra etxean jokatu izan dutenetan, garaipena lortu dute, baina hutsik egin gabe jarraitu nahi badute adi egon beharko dute partiduan. Partidua goizeko 11:00etan jokatuko da, kiroldegian.

Lehen itzuliko azken partidua
Gaurko lehen itzuliko azken partidua izango da. Hernaniarrak aurreneko postuan daude eta posible da lehen itzulia postu horretan bukatzea, partidu bakar bat kenduta, beste guztiak irabazi egin baitituzte. Orain ahal den abantailarik haundiena hartzea dute helburu, denboraldi bukaeran lasai ibiltzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!