Inmaculada ikastetxeak Santo Tomas azoka jarriko du gaur. Ikasleek prestatuko dituzten postuetan barazkiak eta fruituak izango dira salgai eta baita etxean egindako gozoak ere. Horrez gain, txistorra bokadiloak eta taloak ere ez dira faltako. 10:30etatik 12:00etara izango da festa eta Bidezko Merkataritza postua ere izango da bertan. Horrez gain, errifa bat aterako dute eta bildutako dirua Santo Domingon egingo den proiektu baterako bidaliko dute. Gaur Arratsaldean gabonetako jaia izango dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!