Hernani Institutuan langabetuentzat bi ikastaro izango dira eta oraindik bada lekua bietan (interesatuek: 943 55 11 88):
- Txirbil harroketa bidezko mekanizatua da bata, 426 ordukoa. Tailer mekanikoko modulua du: marrazketa, kontrol numerikoa, fresa eta tornua, metrologia eta neumatika. Tailer mekanikoetan lan egiteko prestatzen da jendea, pieza mekanikoak egiten edo mantenimenduan. Enpresetan praktikak egiteko aukera izango da. Hiru plaza daude oraindik.
- Elektrizista instalatzailea da bestea, 260 ordukoa. etxeetako instalatzaile moduluak eta automatismo elektrotekniko moduluak izango ditu. Instalazio elektrikoak eta koadroak egiten lan egiteko prestaketa emango da eta enpresetan praktikak egiteko aukera izango da. Oraindik plaza bat badago.