Aiko-Maiko denda berria zabalik

Kronika - Erredakzioa 2006ko abe. 15a, 01:00

kamixetak eta bestelako erropak, eurek diseinatuak, salgai egongo dira bihartik, Aiko-Maiko denda berrian. Denda Karmelo Labaka 4 kalean dago, eta Gabonak bitartean goiz eta arratsaldez egongo da zabalik; Gabonen ondoren arratsaldez zabalduko dute. Tlf: 943 24 37 23.

Diseinu propioa

Aitzol eta Ainhoa dira denda zabaldu dutenak. Denda ireki aurretik ere, kamixetak egiten zituzten, eurek diseinatutako marrazkiekin. Orain, kamixetaz gain, salgai izango dituzte sudaderak, negurako txamarrak, soinekoak, konplementuak, eta abar.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!