Saharako kanpamenduetara bidaltzeko janari biltzen hasi dira

Kronika - Erredakzioa 2006ko abe. 15a, 01:00

Atuna, arroza, lentejak eta azukrea bilduko dituzte urtarrilaren 20ra arte. Produktuak Biterin utzi litezke.

azken urteetan garai honetan izaten den bezala hasi dira Saharako kanpamenduetarako laguntza biltzen. Azpimarratu dutenez aurten Saharako kanpamenduetan egoera berezia da, ´Marokoko presioa haunditzen ari baita`. Azaldu dutenez, momentu honetan janari eta giza laguntza eskasia izugarria dute kanpamenduetan, eta hemendik janaria bidaltzea behar-beharrezkoa dela esan zuten. Izan ere, Euskal Herritik bidaltzen den hau izaten da Saharan jasotzen duten urteko aurreneko laguntza eta ekaina arte ez dute besterik jasoko. Laguntza bilketa Sahararen aldeko lan taldeak eta Udalak antolatzen dute.

Atuna, lentejak, azukrea, arroza eta konpresak

Eman beharreko janaria atuna, lentejak, azukrea eta arroza dira. Konpresak ere bilduko dituzte. Janaria bildu urtarrilaren 20ra arte egingo dute, Biterin. Abenduaren 14tik 22ra ikastetxeetan kanpaina egingo dute. Abenduaren 23an herriko denda eta supermerkatuetara joango dira eta kalean ere izango dira, baita Santo Tomasetan ere. Enpresei ere eskatuko diete laguntza. Abenduaren 20an bilera egingo dute, 19:30etan Biterin, lagundu nahi duten herritarrekin.

Dirua garraiorako

Dirua ere ari dira biltzen, batez ere bigarren eskuko kamioi bat erosi eta janaria hara eramateko. Kamioia ere bertan geratuko da. Kontu korronte bat eman dute ingresoak egiteko: Euskadiko Kutxa 3035 0080 94 08000541777.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!