«Aldundiaren erabakiak ez du zehazten hotel bat beharrezkoa den ala ez, espedientearen tramitazioan akatsak daudela baizik»

Kronika - Erredakzioa 2006ko abe. 15a, 01:00

Iñaki Arratibelek zenbait azalpen eman ditu, Agustinetako arauen aldaketa dela eta, argitaratu den albistearen inguruan.

Iñaki Arratibel, Hirigintza Zinegotziak, zenbait azalpen eman ditu, Diputazioak Agustinetan etxearen ordez hotela egiteko erabakia atzera bota duela argitaratutako berriaren inguruan. Iñaki Arratibelek azaldu du Aldundiaren erabakiak ez duela zehazten Agustinetan hotel bat beharrezkoa den edo ez, ´espedientearen tramitazioan akatsak egon direla baizik`. Horren aurrean Udalak prozedura gelditzeko eskatuko dio Diputazioari, ´aurkitu dituzten hutsuneak zuzendu ahal izateko` azaldu du. Agustinetan etxearen ordez hotela egiteko erabakia plenoan aho batez onartu zela dio zinegotziak, ´erabakiaren helburua lursaila hutsa geratzea ekiditea zen, ez baitzegon enpresarik hotela eraikitzen interesatua` dio. ´Lurraren kalifikazioa etxebizitzengatik aldatzearen emaitza, espazio hori hutsik ez geratzea eta komunitatearen mesederako erabiltzea izan da` gaineratu du. Aldaketa horrekin Udalak Haur Eskola eraikitzeko baliabideak eduki dituela ere azaldu du Hirigintza Zinegotziak, ´Euskadi mailan puntako instalazioa dena`. Gaiaren funtsa hau guztia dela dio zinegotziak eta gainerakoak konponduko diren forma akatsak direla.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!