Santo Tomas eguna aurreratu

Kronika - Erredakzioa 2006ko abe. 14a, 01:00

San Joan konpartsak Santo Tomas eguna aurreratu du eta igandean, abenduak 17, ospatuko du. Plaza Berrin egingo dute jaialdia; eguerdiko 12:00etan Lazkaoko talogileen taloa eta txistorra izango da salgai eta 18:00etan erromeria egingo dute Patxi Perezen eskutik. Erromeria bukatzean errifaren zozketa egingo dute, eta txerria eta otarra izango dira 2 sarituentzat. 15 eguneko epea izango da sariak jasotzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!