Faustino torneoa gaur Galarretan

Kronika - Erredakzioa 2006ko abe. 14a, 01:00

Gaur jaialdi erakargarria izango da Galarretan, lau partidurekin; tartean Faustino torneoko bat: Altuna I-Urrutia/Altuna II-Eizagirre. Lehenengoek ezustekoa eman zuten joan den larunbatean Zeberio II-Ion bikoteari irabazita (40-39); Altuna II-Eizagirrek, berriz, galdu egin zuten torneoari hasiera eman zion partidua Ezkurra-San Miguelen aurka (40-30). Estelarraz gain Ezkurra-A. Lekunberri/Zeberio II-Aizpuru partidu interesgarria jokatuko da (3garrena). Jaialdia Zalakain-Astibia/Martinez II-Agirrezabala eta Uterga-Badiola/Bereziartua-Ion partiduekin osatu dute. 16:00etatik aurrera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!