‘Naziotasun eskubidearen eguna’ larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2006ko abe. 14a, 01:00

Udalbiltzak naziotasun eskubidearen eguna antolatu du larunbaterako eta Hernanin hainbat ekitaldi izango dira. Goizeko 11:00etatik 13:00etara Bildu Hernaniren bulegoan EHNA tramitatu ahal izango da eta Europara bidaltzeko eskakizun ofiziala ere bai, EHNA onartua izan dadin. Eguerdi partean, berriz, jai giroa nagusituko da: 12:00etan dultzaineroak ibiliko dira herrian barrena eta 13:00etan Udalbiltzaren ekitaldia izango da: adierazpen instituzionala, bertsolariak, dantzariak eta jai txiki bat, sagardo eta pintxoz lagunduta. Bildu Hernaniren lokal parean izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!