Karabelgo kros herrikoia igande goizean

Kronika - Erredakzioa 2006ko abe. 14a, 01:00

Aurten VI. edizioa du. 8.300 metro izango dira korrika, Karabel eta Landare artean.

Igandean Karabel auzoko kros herrikoia izango da, goizeko 10:00etatik aurrera. Proba Belkara auzo elkarteak, CD Hernaniko atletismo sailak eta Kirol Patronatuak antolatzen dute eta aurtengoa VI. edizioa da. Urtero bezala, gaztetxoentzako eta nagusientzako neurri ezberdinetako ibilbideak prestatu dituzte. Nagusien proba 10:00etan hasiko da eta 2.075 metroko zirkuituari lau buelta emango dizkiote, Karabel eta Landare artean, guztira 8.300 metro eginda. Gaztetxoek, berriz, ibilbide motzagoa egingo dute; 97-98an eta 95-96an jaiotakoak 600 metrokoa eta 93-94an jaiotakoak 1.200ekoa. 11:00etan dute gazteek hitzordua. Parte hartu nahi duenak Belkara auzo elkarteko lokalean eman behar du izena, 17:00etatik 20:00etara astean zehar, edo igandean bertan, proba hasi aurretik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!