2007ko Dobera-Kronika egutegiak salgai

Kronika - Erredakzioa 2006ko abe. 18a, 01:00

2007ko Dobera-Kronika egutegia salgai jarriko da aste honetan zehar. Hernaniko argazkietaz gain, Hernanin ospatzen diren ekitaldiak agertzen dira eta baita beste zenbait data interesgarri ere. Norbere oharrak jartzeko lekua ere badu egutegiak. 3 eurotan salgai egongo da, Iruretagoiena, Sebas eta Leokadisti liburudendetan; Plaza Berri, Zinkoenea eta Konde kioskoetan; eta Dorronsoro, Bikain eta Antziola okindegietan. Kronika eta Doberako bulegoetan ere eskura daiteke.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!