Herriko abesbatzak bilduko dira gaur, Gabon kanten jaialdian

Kronika - Erredakzioa 2006ko abe. 14a, 01:00

Kontzertua arratsaldeko 20:00etan izango da, San Joan Bataiatzailearen parrokian.

GABON inguruko aurreneko emanaldia eskainiko dute gaur herritarrek: Gabon kanten jaialdia. Bertan 400 bat lagun bilduko dira, musika eta kantuz Gabon aurreko egunak girotzeko asmoz. Kontzertuan bilduko dira herriko lau ikastetxeetako ikasleak, Udal Musika Eskolako ikasleak, Doinu Zale musika eskolako ikasleak, Parrokiko abesbatza, Ozenki abesbatza eta Kantuz abesbatza. Kontzertua arratsaldeko 20:00etan izango da, San Joan Bataiatzailearen parrokian. Kontzertu hasieran talde bakoitzak bere emanaldia eskainiko du; kantu pare bat bakoitzak. Kontzertu bukaera aldera, denak batera ariko dira.

Txistularien kontzertua, igandean

Igandean txistulari bandaren kontzertua izango da eta tartean Gabonekin lotutako piezak entzuteko aukera izango da. Honako errepertorioa prestatu dute: Urte berri goiza, Ansorenarena; Baranbino, Uruñuelarena; Polka; Haur Txiki Eder; Hasiko naiz; Artzai buru txuri bi; Bihotz sutuakin; Alborada Navideña III; eta Gabon abesti bilduma. Kontzertua Patxi Apezetxeak zuzenduko du. Igandean , eguerdiko 13:00etan, Milagrosan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!