Natzak, Txalaparta argitaletxearekin batera, Negacion punk en Euskal Herria liburuaren aurkezpena antolatu du gaurko. Liburua Huan Porrah-k idatzi du eta punk mugimenduak Euskal Herrian izan duen bilakaera azaltzen du Hernanin bizi izan den idazle andaluziarrak. Aurkezpena 20:00etan izango da Errotan (Antziola, 7) eta idazlea han izango da.