´Konspiratzaile onak estimu haundiagoa die etsaiei lagunei baino`

Kronika - Erredakzioa 2006ko abe. 14a, 01:00

Aviraneta un conspirador guipuzcoano antzerkia izan zen asteartean. Pio Baroja hil zela 50 urte bete diren honetan, haren osaba izandako Eugenio Aviranetari buruzko emanaldia izan zen, Barojaren osaba-aitona izandakoa. Aviranetak bere garaian egindako konspirazioen berri eman zuen. Konspiratzaile ona izateko azalpenak eman zituen: jendearentzat erakargarria izatea, gertuko lagun eta familiarik ez izatea eta mozorrotzeko gaitasuna izatea aipatu zituen, beste gauza batzuen artean. Bere lanik preziatuena Lehen Gerrate Karlista bukatu arazteko egin zuena izan da: Bergarako Besarkada.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!