Zabalo-enea baserriko fruta gaur Santa Luzia azokan

Kronika - Erredakzioa 2006ko abe. 13a, 01:00

Zabalo-enea baserriko Maddi Iradiren fruta izango da gaur Urretxu eta Zumarragako Santa Luziako azokan. Zabalo-eneako fruta ezaguna da Urretxu eta Zumarragan, izan ere, sari asko irabazi ditu bertako lehiaketetan. Errezil sagar lehiaketan, aurkeztutako aldi guztietan eraman ditu sariak Maddi Iradik. Aurten sagarra, udarea, kiwia, eta feijoa (jatorriz Brasilgoa den fruta) eramango ditu. Errezil sagar eta fruta lehiaketara ere aurkeztuko da aurten eta joan den urteetako joerari jarraitzen badio, sariren bat ere ekarri lezake Hernani aldera. Hain fruta goxoa lortzeko sekretua frutarbolaren oreka zaintzea dela azaldu du, ´garrantzitsuena arbolaren oreka mantentzea da, kimaketa eta aklareoaren bidez. Zuhaitzari ezin zaio dena eskatu aurrenetik, datorren urterako zerbait utzi behar izaten da` azaldu du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!