Askatasunak antolatutako amnistiaren aldeko astearen barruan izango da, bertako antzokian, 20:00etan.
Kastillako dorreak antzerki musikatua berriz ikusi ahal izango da, oraingoan Donibane Garazin, abenduaren 20an.
Askatasuna erakundeak antolatutako amnistiaren aldeko astean izango da emankizuna, herriko antzokian, 20:00etan hasita.
140 hernaniarrek
hartzen dute parte
Ikuskizunaren gidoia Jabier Zubimendi hernaniarrak idatzitakoa da, Kastillako Soto del Real kartzelara joan eta bizi izandako esperientzian oinarritua. Obrak erotzera kondenatuta dagoen preso batetaz hitz egiten du.
Lanak 140 hernaniar biltzen ditu antzezten, kantuan edo musika jotzen, horietako 40 zuzenean. Ander Lipus eta Iñigo Aranbarri dira protagonistak.
Obra 8 aldiz antzeztu zen Hernanin, aurtengo maiatzean azkena, eta Biteri bete egin zen aldiro.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!