gaur Aviraneta, el conspirador guipuzcoano antzezlana ikusgai izango da Biterin, 20:00etan. Eugenio Aviraneta e Ibargoyen Pio Barojaren osaba-aitona zen eta Eusko Ikaskuntzak eta Udalak ikuskizuna antolatu dute idazlearen heriotzaren 50garren urteurrena bete dela-eta. Antzezlana Juan Agirrek idatzi du eta Pako Sagarzazu sartuko da Aviranetaren paperean. Obra Independentzia Gerratik I Gerra Karlistarako epean kokatzen da.
Aviraneta, konspiratzailea
Eugenio Aviraneta Madrilen jaio zen 1792an eta 12 urterekin Hernanira etorri zen bizitzera. Hemen garatu zuen bere nortasuna eta hemen burutu zituen bere konspirazio politikoak, Pio Barojaren Memorias de un hombre en accion bildumako 22 nobeletan islatzen direnak.