Urumeako autobiaren Astigarragako saihesbidea inauguratu zuten atzo

Kronika - Erredakzioa 2006ko abe. 12a, 01:00

Saihesbideak 3 kilometro ditu eta Astigarraga bukaerara ailegatzen da, Martindegin hasita. Auzo honetan Hernaniko saihesbidearekin lotuko da.

Astigarragako saihesbidea inauguratu zuten atzo, Martindegi auzoan hasten dena. Saihesbideak Astigarraga eta Ergobiako semaforoek eragindako trafikoa arintzea du helburu (20.000 ibilgailu egunean). Hernani eta Astigarragako Alkateak eta Joxe Joan Gonzalez de Txabarri Diputazioko Ahaldun Nagusia izan ziren inaugurazio ekitaldian, besteak beste.

´Gipuzkoa Hiriko glorieta`

Astigarragako saihesbidea Urumeako autobiaren inauguratutako lehen zatia da (6 zati ditu), 35 hilabeteko lana eta gero. Obrak 41,3 milioi euroko kostua izan du eta 3,2 kilometro luze ditu. Azaldu zutenez, teknika berria erabili dute: bidea aparte egin eta bultzaka igo zuten zutabeetara, gurpilen bidez. Etorkizunean A-8a eta AHTa lotuko dituela eta, Gipuzkoa Hiriko glorieta izena jarri zion Glez. de Txabarrik zati berriari bukaera ematen dion errotondari.

Urumeako autobia, Andoaindik Donostiaraino

Urumeako autobiak Ando-ain Donostiarekin lotu nahi du, N-1 errepideko eta tartean hartzen dituen herriguneetako trafikoa gutxitzeko. Inauguratu berri duten zatiak trafikoa Astigarraga bukaerako errotondaraino (Perurenara dijoana) desbideratuko du. Hemen GI-131 bidea (Martutenekoa) hartu behar da, Urumeako autobiaren beste zatiak bukatu arte. Autobia Amararaino iri-tsiko da bukatuta dagoenean (2007rako aurreikusia).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!