ABD-a

Kronika - Erredakzioa 2006ko abe. 12a, 01:00

A, B, D, E, F eta G goizean goiz esnatu eta bazkarirako erosketak egitera joan ziren. Makarroiak, letxuga, patatak...ezer falta ez zedin guztia errepasatuz zihoazen eta pertsona kopuruaren arabera neurriak kalkulatuz. Labea berotu eta ondoren paderan txorizoa egin zuten H, I eta J-k. Usai ederra zabaldu zen sukaldean baina tentazioari eutsiz, beste zereginekin jarraitu zuten. Buruari buelta batzuk eman zizkioten mahaiak zein posiziotan jarri erabakitzeko. Azkenean, ‘U’ itxurako mahaiak dotore prestatu zituzten K, L, eta N-k. Guztiak jateko prest eta orduantxe hasi zen desfilea: Ñ eta O kazuela haundi batekin, P edaria banatuz, Q ogia jarriz... Gosea asetuta mahai inguruan bilduta ginenon gozamenerako R eta S elkarri bertsotan aritu ziren han ginen askori ilea hartuz. Nahiz gustora egon, mahaitik altxa eta bukatzeko garaia zen. Zakarra bildu, botilak jaso, mahaiak ondo jarri, eskoba pasa eta abar, hauek egin zituzten: T, U, V, W, X, Y eta Z-k. Bazkari bat egiteko orain kontatutako pauso guzti hauek baziruditen gertu ditugu gabonetako otordu batekoak zirela. Izan zitezkeen, baina ez da hala. Abenduaren 9an, larunbatean, Gazte asanbladak Landaren antolatutako bazkariaren egitura zen. ABD osoko letrak han bildutako jendea ordezkatuz, lana guztiok egin genuela argi irakurri duzue. Eta hala da; denon artean errazago eta azkarrago egin genuen dena. Izan dadila bazkari honetako antolakuntza Gazte Asanblada aurrera eramateko eredu: guztiok elkarturik lortuko ditugu gure nahiak!!!
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!