Yone Boutique Hernani taldeak lider jarraitzen du, larunbatean Zarautzen 2-8 irabazita. Partidua uste baino errazagoa izan zen hernaniarrentzat, bukaeran Kronikari esan ziotenez. Hernaniarren golak: Pacok 3, Ivanek 1, Josuk 3 eta Miguelek 1.
Bi liderrak asteburuan Hernaniarrek jokatutako partidu guztiak irabazi dituzte, Astigarragako JC-k bezalaxe. Datorren asteburuan, lidergoa jokatuko dute bi taldeek Hernanin eta partidu lehiatua espero da. JC taldea Nogalesen filiala da eta maila altuko jokalariak ditu.