Hirutik hiru etxetik kanpora

Kronika - Erredakzioa 2006ko abe. 11a, 01:00

Hernanik 10-22 irabazi zuen atzo Oviedon, ondo dominatutako partidu batean. Lehen taldeak urtarrilaren 14ra arte ez du ligako partidurik.

Hernaniarrek partidurik galdu gabe jarraitzen dute Landaretik kanpora, atzo Oviedo 10-22 menpean hartu eta gero. Hernanik ondo dominatu zuen partidua eta deskantsura 0-17 markagailuarekin joan ziren. Bigarren zatia lasaiago hasi zuten hernaniarrek, baina ez zuten izan arazorik partidua irabazteko. Entseguak Oier eta Iraitz Garmendiak eta Bolik egin zituzten (azken hau baloia 24 metroan mole-an eramanda), transformazio bana Oier eta Iraitz Garmendiak eta zigor kolpea ere Iraitzek sartu zuen.

Onenen artean
Orain artean, jokatutako bost partidutatik lau irabazi dituzte hernaniarrek, eta denboraldia nola dijoan ikusita, igoera fasera sailkatzea izan liteke aurtengo erronka. Bi talde sailkatuko dira igoera faserako, eta Alcobendasek bere egin duen lehen postua lortzea zaila izango bada ere, bigarren posturako borrokan buru belarri sartuak daude hernaniarrak. Orain arteko zulorik haundiena bonusak izan dira, Hernanik ez baitu batere egitea lortu eta horiek puntu asko izan litezke denboraldi bukaeran. Orain deskantsua du lehen taldeak urtarrilaren 14ra arte, baina bigarren taldeak baditu partiduak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!