Karabel auzoko krosa izango da datorren igandean, abenduaren 17an. Belkara auzo elkarteak, CD Hernaniko atletismo sailak eta Kirol Patronatuak antolatzen duten krosa da eta aurtengoa VIII. edizioa izango du. Aurten ere, gaztetxoentzako eta nagusientzako probak izango dira eta proba nagusiak 8.300 metro ditu, 2.075 metroko zirkuituari lau buelta, alegia. 1997-98an jaioek eta 95-96an jaioek 600 metro egin beharko dituzte eta 93-94an jaioek 1.200 metro.
Izen ematea
Izen ematea Belkara auzo elkarteko lokalean egin behar da. Aldez aurretik nahi duenak (17:00-20:00) edo proba egunean bertan, irteera baino lehen. Gaztetxoen probak 10:00etatik aurrera hasiko dira eta proba nagusia 11:00etan.