Euria eta hiru puntuak Zubipen gelditu ziren

Kronika - Erredakzioa 2006ko abenduaren 10a

Azken jardunaldietan falta izan zuen zortea izan zuen atzo Gorengo taldeak Zubipen, eta 2-1 irabazi zion aurkari zuzen bati, Anaitasunari. Hernaniarrek nahiko pattal hasi zuten partidua eta Anaitasunak 0-1eko emaitza eraman zuen atsedenaldira. Bigarren denboran hernaniarrek gora jo zuten partidua irabaztera eta Iker Torreren burukada batek 1-1 berdindu zuen markagailua. Hortik aurrera bi taldeek izan zituzten partidua irabazteko aukerak, baina euria ez omen du denen gustora egiten, eta Hernaniarrek lortu zuten bustitzea. Sareetara bidali zuen Igor Zapiainek, Luzapenean zelairatutako Peru Iurramendi gazteari egindako penaltia eta minutu eskasera bukatu zen partidua. Atzoko garaipenak garrantzia berezia du taldeko arduradunen hitzetan, Anaitasuna bi puntura baitute orain hernaniarrek eta azken partiduko sentsazio txarrak usatzeko balioko baitu. Datorren asteburuan Turingen etxean jokatuko dute eta gero bi jardunalditako atsedena izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!