Asteartean izango da, 18:30etan Biterin, Hernani Institutuak antolatuta.
Hernani Institutuak antolatuta, hitzaldia izango da asteartean Biterin Identitatea eta nerabezaroa gaiaren bueltan. Elena Herrán Izagirre psikologoa eta EHUko irakasleak emango du hitzaldia eta zenbait gai jorratuko ditu:
- Ume edo gazte izatetik helduen mundura igarotzea nola hartzen dute gure seme-alabek?
- Gorputzaren aldaketekin batera datozen psikologikoei nola egiten diete aurre gure seme-alabek?
- Zein naiz?, zergatik naiz horrela?, zertan naiz berezia?, onartzen al naute naizen bezala?, erakargarria al naiz?… galdera hauei ze erantzun eta ze irtenbide ematen diete gure seme-alabek?
- Etxean eta eskolan laguntza izan behar dute gure seme-alabek beren erabakietan, egokiak ala ez, bere autonomia pixkanaka bideratuz, helduak, eta heldu osasuntsuak, izatera iristeko bidean laguntzeko.
Gurasoei zuzenduak
Hernani Institutuak antolatzen dituen hitzaldi hauek gurasoei zuzenduak izaten dira, baina orokorrean interesa duen guztiarentzat dira irekiak. Familia, gaztaroa, hezkuntza ereduak, sexualitatea, gurasoekiko harremak, drogak eta abar lantzen dituzte ikasle hauek, gurasoek seme-alabak hobeto ulertu ditzaten. Hernani Institutuak esandakoaren arabera ´zuzenean dagokigun gaiei buruz gehiago jakiteko balio digu ekimen honek, eta ikastetxeari dagokionez, gure ikasleei eskaintzen diegun zerbitzuaren kalitatea hobetzeko balioko digula uste dugu`.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!