Lau ikastetxetako ikasleak, Udal eta Doinu Zale musika eskolak, eta Parrokiko abesbatzak, Ozenkik eta Kantuzek hartuko dute parte.
Urteroko Gabon aurreko kontzertua datorren ostegunean izango da, abenduaren 14an, arratsaldeko 20:00etan, Juan Bataiatzailearen parrokian. Jendetza izugarria bildu ohi du kontzertu honek, izan ere, kantari 400 bat lagun izaten baitira eta hauen inguruko jendeak parrokia lepo bete ohi du. Kontzertuan herriko bederatzi abesbatza edo talde elkartu ohi dira: herriko lau ikastetxeetakoak, Udal musika eskolakoa, Doinu Zale musika eskolakoa Parrokiko abesbatzakoa eta Ozenki eta Kantuz abesbatzak.
Aparte eta elkarrekin
Kontzertu hasieran talde bakoitzak bere emanaldia egingo du. Bina kanta kantatu eta jotzeko aukera izango dute abesbatza eta talde guztiek eta ondorenean, denek batean egingo dute kantu bat, jaialdiari errematea emango diona.
Gabonetan kontzertu
gehiago
Gabon aurreko hau izaten da jenderik gehien biltzen duen kontzertua, bai kantuan eta bai entzuten. Baina, Gabon inguruan kontzertu ugari izaten dira herrian, errondak direla eta bestelako emanaldiak direla. Aurten ere gabon kantak entzun eta kantzeko gogoa duenak izango du aukera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!