Hernaniko bolariak Seguran

Kronika - Erredakzioa 2006ko abe. 8a, 01:00

Bola eta Toka Eguna izango da gaur Seguran, eta Hernaniko bolariak bertan izango dira, txapelketa faltagatik aspaldi punteria galdu samartuta egon balitezke ere. Goizeko 09:00etatik 11:00etara izango dute tiraldia; eguerdiko 12:00etan meza; eta 14:00etan bazkaria. Gipuzkoako bola eta toka federazioak bolari eta tokariak omentzen ditu egun honekin, eta aurten Ceferiono Agirre, Gregorio Mujika eta Jose Cruz Aranburu bolariak eta Manuel Arozena tokaria omenduko dituzte.

Bolan ikasten ari direnek zita bihar
Punteria hobetzen ari direnak Hernaniko neska-mutilak dira, larunbatero elkartzen baitira Miguel Burugain eta Miguel Arrospiderekin, 11:00etatik 13:00etara, Benta Berriko bolatokian, Floridan. Bihar ere elkartzekoak dira eta ateak irekiak ditu bola botatzen ikasi nahi duen guztiak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!