Ikasleak lorazain

Kronika - Erredakzioa 2006ko abenduaren 8a

Hernaniko ikastetxeetako neska-mutilak San Jose loreak aldatu zituzten joan den astelehen eta asteartean, Nere Borda parkean. Atxur txikia hartuta apain-apain utzi zuten parke bukaerako lorategia, Asier Galdos lorazain legazpiarraren laguntzarekin. Aurtengoa ez da ikasleek loreak aldatzen dituzten lehen aldia; urtero izaten dute Hernaniko lorategiak apaintzeko lana, lorazainak lagunduta. Ondorenean, jarraipena ere egiten diote gainera, berak aldatu dituzten loreei. Landaretzaren gaia Lorazain ibili diren ikasleak LHko 5garren mailakoak dira. Ingurumen hezkuntzaren barruan, landaretzaren gaia ari dira lantzen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!