Juaristi-Lizaso, Zeberio II-Ionen kontra gaur, Faustino torneoan

Kronika - Erredakzioa 2006ko abe. 7a, 01:00

Binakako erremonte txapelketa iritsiko da gaur Galarreta pilotalekura. Galarretan jokatuko den torneoko aurreneko partidu honetan, Juaristi eta Lizasok indarrak neurtu beharko dituzte Zeberio II eta Ionen kontra. Zeberio II txapelketako izen haundietako bat da, baina erantzukizun haundia izango du bizkar gainean, Ion atzelari gaztea baitu bikote. Beste aldetik Juaristi eta Lizaso bikotea oso momentu onean dago eta zale askorentzat txapelketako bikoterik onena da. Partidua jaialdiko bigarrena izango da. Beste partiduak: Zalakain Zubizarreta/Larrea-Astibia; Altuna II-Etxeberria III/Altuna I-Urrutia; eta Sarasua-Badiola/Uterga-Urko. Arratsaldeko 16:00etan hasita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!