Txuri-berdeek bigarren zatian eman zioten buelta partiduari

Kronika - Erredakzioa 2006ko abe. 7a, 01:00

Hernanik           4
Amara Berrik     2

Hernanik garaipen garrantzitsua lortu zuen atzo, Zubipen, Amara Berriri 4-2 irabazita. Hernaniarren helburua da sailkapeneko aurreneko lau postuetan sartzea, igoera fasea jokatzeko. Atzoko garaipenak ametsa lortzeko bidea zertxobait erraztu zuen. Amara Berriri irabazteak ere bazuen bere garrantzia, izan ere, hernaniarrak 4garren zijoazten sailkapenean eta Amara Berri bosgarren, bi puntutara. Hala ere, oraindik 4 partidu falta dira liga bukatzeko, eta Hernanik hutsik egin gabe heldu beharko die datozen partiduei.

Bigarren zatian esnatu eta partidua irabazi
Jon Zabaleta taldeko entrenatzaileak azaldutakoaren arabera, aurreneko zatian oso gaizki aritu ziren jokalari hernaniarrak, ´lo atera baitira zelaira` azaldu du. Markagailua 1-2 zela bukatu zen aurreneko zatia. Bigarren zatian jokoan sartu zen Hernani eta markagailuari buelta eman zion, 4 eta 2 irabazi arte. Atzoko lau goletatik bi Itxaso Etxabek sartu zituen. Beste golak, Nerea Abancens eta Oihane Urmenetak sartu zituzten. Hurrengo partidua, datorren asteburuan ez hurrengoan izango dute, Groseko talde ahularen kontra. Donostiarrak azkena dijoaz sailkapenean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!