Gure Etxola emakumeen zentroak Gabonetako sukaldaritza ikastaroa antolatu du datorren asteazken eta ostegunerako. Azken urteetan bezala, Iñaki Ubiria sukaldaria izango da ikastaroa emango duena. Ikastaroa arratsaldeko 17:00etan izango da bi egunetan.
Loteria salgai
Sukaldaritza ikastaroaz gain, Gure Etxola elkarteak jakitera eman du Gabonetako loteria erosteko epea datorren asteazken eta ostegunean bukatuko dela, abenduaren 13 eta 14an.