Hernaniko artisten lanak salgai izango dira Biteriko erakusketan, Etiopiarako dirua biltzeko

Kronika - Erredakzioa 2006ko abe. 7a, 01:00

Etiopiako haurrak laguntzeko artelanak jarriko dituzte aurten ere salgai Hernaniko artistek. Iaz hasi ziren Etiopiako haurrak laguntzeko erakusketa antolatzen eta aurten abenduaren 11an hasi eta abenduaren 19ra arte iraungo du. Ateratzen duten diru guztia Wukrora bidaliko dute, Aita Olaranen proiektuei laguntzeko.

Herriko 20 bat artista
Erakusketan obra berriez gain, iazko erakusketako zenbait lan ikusi eta erosi ahal izango dira. Horietako batzuk Afrikako kulturak ekartzen dituzte gogora. Iaz 2.800 euro atera ziren erakusketarekin. Hemendik aurrera urtero antolatzeko asmoa dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!