Aritz Sound System musika jartzaile hernaniarra Durangon izango da gaur goizaldeko 01:30etatik aurrera, Plateruenea Kafe Antzokian. Aritz Sound System DZrekin batean ariko da eta musika beltza jarriko dute: reggae, rap, funk, afro-brasildarra eta abar. Horrekin batean, funk eta break dantzariak ere izango dira. Gaztetxulo aldizkariak antolatu du emanaldia.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!