Xagu maiteok:

Kronika - Erredakzioa 2006ko abe. 6a, 01:00

Arrazoi zenuten. Puska handia harrapatu dugunean Sandiusterrira joan gara gazta hori dastatzera. Baina egia da, baita ere, zikloa Karboneran bertan abiatu zela Desenterrando la memoria dokumental laburraren proiekzioarekin. Eta, oraingoan ere, hara berriz! Karboneran amaitzea erabaki dugu. Asteazkenean (gaur, abenduak 6), 20:30etan ¿Por qué perdimos la guerra? proiektatuko da bertan, zikloa osatzen duen 10. dokumentala. ¿Por qué perdimos la guerra? (1978) 98 min. Diego Abad de Santillánek zuzendua eta Luis Galindok ekoiztua. Diego Abadek berak idatzitako izenburu bereko liburuan oinarrituta, espainiar politikagintzan eragina izan duten sektore ezberdinetako ordezkari ezagunen iritziez hornitua, egileak 1936ko gerraren azterketa kritiko zorrotza aurkezten digu ordu eta erdi luzeko dokumental honetan. Hitz gutxitan: Ikusentzutea merezi duen espainiar gerra zibilaren azterketa historiko-politiko bikaina. Xabier Ibarzabal Esnaola, Karbonera Gunearen izenean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!