Perura bidaltzeko jostailu biltzen astelehenetik abenduaren 22ra

Kronika - Erredakzioa 2006ko abe. 8a, 01:00

Errege Kabalgatako komisioa Perura bidaltzeko opariak biltzen hasiko da astelehenean eta abenduaren 22ra arte ariko dira lan horretan, astelehen, asteazken eta ostiraletan, 17:00etatik 20:00etara. Kardaberaz kalean bilduko dituzte opariak, Domiko harategi ondoan. Komisioak dei egin die herritarrei ´etxean sobran ditugun jostailuak` eramateko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!