Liga amaierarako bost jardunaldi faltan, aurkari zuzen bat hartuko du gaur Hernanik Zubipen, goizeko 11:30etan. Hernaniarrak laugarren dijoaz sailkapenean eta bosgarrenak dira Amara Berrikoak, zuri berdeengandik bi puntura. Jon Zabaleta entrenatzailearen hitzetan, gaur irabaztera irten arren, ´ez galtzea` izango da garrantzitsuena, irabaziz gero donostiarrek aurrea hartuko bailiekete sailkapenean, eta hernaniarrei lehen lau postuetan sartzeko helburua zaildu.
Igoera faserako borroka
Lau taldek jokatuko dute aurten Nazional mailarako igoera fasea, eta igo, talde bakarra igoko da. Oraingoz, hernaniarrak laugarren dijoaz, igoera faserako postuetan. Lehengo asteburura arte, 10 jardunaldi zeramazkiten galdu gabe hernaniarrek jarraian, eta Añorga liderraren etxean ere gerra haundia eman zuten zuri berdeek. Behetik gora dijoan taldea da Hernanikoa beraz, eta azken txanpa honetan aukera haundiak dituzte onenen artean bukatzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!