Bai Euskal Herriarik ´eskubide zibil eta politikoen aldarria` egin du Konstituzio Egunaren atarian

Kronika - Erredakzioa 2006ko abe. 5a, 01:00

´Euskal Herriak eta herritarrek sufritzen duten eskubideen urraketa` Konstituzio honek biltzen dituela uste du. Deialdien berri eman dute.

Hernaniko Bai Euskal Herria taldeak prentsa ohar bat bidali du Konstituzio Egunaren atarian, Konstituzio honek ´Euskal Herriak eta euskal herritarrek sufritzen duten eskubideen urraketa` laburbiltzen duela iritzita. Euskal Herriaren egoera bi puntu nagusitan laburbildu dute: 1) ´Euskal Herriak nazio gisa bizi duen ukazioa` nabarmentzen dela uste dute. ´Desagertarazi egin eta aintzat hartu gabeko herria.Bi estatuk, espainiarra eta frantsesak bereganatua, hiru administrazioetan zatikatua, Euskal Autonomi Erkidegoa, Nafarroa eta iparraldea. Garapenerako oinarrizkoak diren arloen inposaketa, hezkuntza sistema, eredu sozial zein ekonomikoa, hizkuntza, euskaraz Euskal Herri osoan bizitzeko ezintasuna, nazioartean ofizialki ordezkatu ezina, nazio instituzio bakarra ilegalizatua`. 2) ´Euskal herritar gisa bizitzeko eta aritzeko ezintasuna. Euskal herritarrei kolektibitate horren parte izateko eta aitortzeko eskubidea urratua, euskal nazioaren partaide izatekoa alegia. Naziotasun inposatua`.

´Euskal demokrazia` Egoeraren azterketa hori eginda Bai Euskal Herria taldeak ´Euskal demokraziaren aldarria` egin du nazioarteko bi puntutan oinarrituta:
1) ´1948. urteko Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsala: Gizaki oro aske, eta eskubide eta duintasunean berdin jaio ohi da. Inori ezin zaio bere nazionalitatea arbitrarioki ezabatu`.
2) ´1966. urteko Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Ituna: Herri orok badu bere etorkizuna libreki erabakitzeko eskubidea, bere estatus politikoa, ekonomikoa, soziala eta kulturala finkatzekoa`.

Adierazpena
Bai Euskal Herriarik adierazpen bat ere egin du salatu duten egoera honen aurrean eta bertan erabakitzeko eskubidea aldarrikatu eta elkarlanerako deia egin dute: ´ Euskal herria, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa behera eta garaia, Lapurdi eta Zuberoako lurraldez osaturiko herria da. Bere hizkuntza euskara da, begirune osoa zor zaiona. Euskal Herria bere buruaren jabe da, beregain, libre eta demokratikoki erabakitzeko eskubidea duen nazioa. Eskubide hauen gauzatze bidean, elkarlanerako eta adostasunerako beharra ikusten dugu. Adostasunezko oinarria ezarri behar dugu Hernanin, bertako eragile sozial, kultural, politiko eta abarrek. Kapaz izan behar dugu bakoitzaren pentsaera zein helburuen gainetik eskubide batzuen inguruan ados jarri eta lau haizetara zabaltzeko. Bizi dugun momentu politiko honetan berebiziko garrantzia hartzen du. Gure lana eta konpromisoa jarriko dugu honetan, bidean eragile guztiekin topatuko garelako esperantzan`.

Deialdietan parte hartzea
Hernaniko Bai Euskal Herriarik hiru deialdi egin ditu eta herritarrei bertan parte hartzeko deia luzatu diete: l Abenduak 6. Konstituzio eguna, 18:00etan, Durangon, manifestazioa: Nazio bat garelako euskal herritarron eskubideak errespetatu. l Abenduak 16, Nazio Eskubidearen eguna. Goizez EHNA tramitazioa eta eguerdian ekitaldia. l Abenduak 23. EHNA erabili egun nazionala.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!