Hernanik aurtengo lehenengo partidua galdu du, Haron

Kronika - Erredakzioa 2006ko abe. 4a, 01:00

UPV Hernanik 3-2 galdu zuen atzo Haroren kontrako partidua. Espero ez zuten talde baten kontra galdu zuten hernaniarrek, eta aurtengo lehendabiziko porrota jaso dute. Partidua laugarren jokoan erabaki zen. Etxekoak 1-0 aurreratu ziren; hernaniarrek buelta eman zioten partiduari, 1-2; laugarren jokoan etxekoek dena eman zuten (26-24), 2-2. Azken jokoan suertea etxekoena izan zen, 3-2.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!