Gure txoko B bikoteak irabazi du elkartearteko mus txapelketa, Txantxagorriko bikoteari finala 4-2 irabazita. Hirugarren postua Karobi Arentzat izan da, eta laugarren Jubilatuen Etxea B. 11 elkarte izan dira aurten, txapelketan.
Elizatxo elkartean partidak eta saribanaketa
Aurten Elizatxo elkarteri tokatu zaio txapelketa antolatzea, eta bertan egin zen saribanaketa ere, larunbatean. 60 lagun inguru bildu ziren larunbatean afaltzen, elkarte guztietako kideak, eta elkarte bakoitzari plaka bana eman zitzaion parte hartzeagatik esker onez. Ondoren, museko lau bikote onenek trofeoak jaso zituzten. Elizatxo elkarteak eskerrak eman nahi dizkie txapelketako babesle guztiei.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!