´Jarrera ona eta zorte txarra`

Kronika - Erredakzioa 2006ko abe. 4a, 01:00

Hernanik 4-3 galdu zuen Añorgaren kontra atzo, izugarri partidu berdinduan. Hurrengo partidua azteazkenean, 12:00etan, Zubipen.

Emakumezkoen Ligan Hernanik justu-justu galdu zuen atzo 4-3 Añorgaren kontra. Partiduan hernaniarrak aurreratu ziren, Urmenetak sartutako golarekin. Añorgak bi gol sartu zituen jarraian, eta hernaniarrek 2-2 berdindu zuten, Zarautzek sartutako golari esker. 4-2 aurreratu ziren añorgarrak berriz, eta berehala sartu zuen Etxabek hernaniren 3garrena. Hortik aurrera hernaniarrak gehiago izan ziren, baina zorte pittin bat falta izan zitzaien, Jon Zabaleta entrenatzailearen hitzetan, ´jarrera ona eta zorte txarra izan ditugu gaur`. Hurrengo partidua Amara Berriren kontra du Hernanik, asteazkenean, 12:00etan, Zubipen. Amara Berri 5garren dijoa, 2 puntura.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!