EHU-Hernani Haroren aurka jokatuko du gaur joan den astean atzeratutako partidua. Haro talde indartsua da; aurreko urteetan Gasteiz EHU taldean aritako jokalari asko fitxatu ditu. Jokatutako 4 partidutatik bakarra galdu dute, hortaz, ez da partidu erraza izango hernaniarrentzat. Ez da ahaztu behar, hala ere, Hernani aurrena dagoela, partidu guztiak irabazita, eta Haron ere bere nagusitasuna erakutsi nahiko duela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!