Sagarrondotik jaialdiko bosgarren edizioa 2007ko martxoaren 17 eta 18an izango da, ´euskal sagardoak guztion eztarriak gogoz bustitzeko momenturekin batera`.
Antolatzaileek diotenez, ´urteroko giro bikainari jarraiki eta aurreko parte hartzaileek utzitako hatza eta arrakastari jarraiki, sekulako ikuskizuna` espero dute hurrengorako. Kontzertuak, ikuskizun multimedia, karpa egokitua eta sorpresa ugari iragarri dituzte, ´bosgarren urtemuga merezi bezala ospatzeko`
Web orrian emango dituzte berri zehatzagoak aurrerantzean: www.sagarrondotik.com
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!