donostiako Bretxa azokako arrandegian aurkeztu zuten, ostegunean, Euskal produktuen 2006-2007ko katalogoa. Katalogoa gurasoei zuzenduta dago batez ere, hezkuntzan eta etxean egiten den inbertsioak jarraipena izan dezan kultur produktuen kontsumoan. Katalogoak 269 produktu biltzen ditu: disko, liburu, aldizkari, filme, jolas, DVD eta informatika produktuak, berei buruzko informazioarekin (non eskuratu, prezioa...). Katalogoa euskara batzordeen bitartez banatu da aurten ere; 245.000 ale Euskal Herri osoan. Aurkezpenean izan ziren, Xabier Huizi (Gipuzkoako Foru Aldundiko euskara zuzendaria), Daniel Landart (Euskal Kultur Erakundeko zuzendari-ordea) eta Euskal Herriko 6 herritako euskara teknikariak.