Ehiza txapelketako izen ematea bihar bukatuko da

Kronika - Erredakzioa 2006ko abe. 5a, 01:00

Txakur eta guztiko ehiza txapelketa antolatu du Txantxangorri elkarteak, aurten 28garren aldiz eta izen ematea bihar arte dute zabalik elkarteko bazkideek. Datorren igandean eta hurrengoan jokatuko da, abenduaren 10 eta 17an. Izen ematea Txantxangorrin bertan egin behar da goizetan, 11:30-12:30 eta arratsaldetan, 19:00-20:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!