Antton Zabala bolada onean dabil

Kronika - Erredakzioa 2006ko abe. 3a, 01:00

Euskal Herriko txapelketa eta Gazte liga irabazi berri ditu, 20 urtez azpikoetan.

Antton Zabala eskalatzaile hernaniarra forma punttu gozoan dabil eta azkenaldian pare bat txapelketa irabazi ditu. Azaroaren 25 eta 26ean Gasteizen jokatutako Euskal Herriko txapelketa eta Euskal Mendizale Federazioak antolaturiko Gazte liga irabazi ditu, biak 20 urte azpikoetan. Espainiako txapelketan eta Kopan irabazi ez, baina bigarren postua lortu du bietan.

Oiartzunen seniorrekin

Azaroaren 18an senior mailan lehiatu zen Antton Oiartzungo eskalada txapelketa herrikoian eta bigarren geratu zen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!