Oier Mendizabalek galdu egin zuen herenegun Asegarce enpresako lauterdiko finala, 22-13, Muskizen. Aratz Mendizabal zaldibiarra zuen aurkari eta honek erakutsi zuen fin lan egiten badakiela.
469 pilotakada
Oso partidu gogorra izan zen ostiralekoa eta 469 pilotakada jo zituzten guztira. Oierrek Aratz frontisetik urruti mantentzea zuen helburu eta lortu zuen lehen tantoetan, nahiz eta zaldibiarra jarri zen aurretik (9-6). Erdi aldera, Aratzek arriskatzea erabaki zuen, ordea, eta 15-9 jarri zen markagailuan. Oierrek, saiatu bazen ere, ezin izan zion alde horri buelta eman.
Ezeiza II-Esnaola Euskal Herriko txapelketara
Ezeiza II eta Esnaola jubenilek Euskal Herriko txapelketarako txartela lortu zuten atzo goizean 22-21 irabazita Zazpiturriko pelotariei. Gainera, Gipuzkoako txapelketako final aurrekoetan sartu dira. Astigarragan jokatu beharreko beste partidua bertan behera geratu zen, Gaztelekuko pelotariak azaldu ez zirelako.