14 bikote lehiatuko dira, 12:00etan hasita. Eguraldi txarrarekin, Sandiusterrin.
KriskitiƱa dantza taldeak antolatuta gazteen dantza txapelketaren 12garren edizioa jokatuko da gaur Plaza Berrin (eguraldi txarrarekin Sandiusterrin).
12:00etatik aurrera, 14 bikotek bere trebetasuna erakutsiko dute oholtza gainean. Hernaniko ordezkariak Suharri Rodriguez eta Maria Saavedra izango dira eta Olaberria, Azpeitia, Pasaia, Orio, Bergara, Lezo, Donostia, Ordizia eta Lazkao herrietako dantzariak ere izango dira.
15 urte artekoak behar dute dantzariak eta bikote bakoitzak arin-arina eta fandangoa dantzatuko ditu. Parte hartzaile guztientzako izango dira sariak eta onenek txapelak eta irabazle zapiak eskuratuko dituzte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!