‘J’accuse’ kanpainaren barruan 500 herritarretik gora autoinkulpatu ziren azaroaren 25ean Plaza Berrin. Ekitaldia antolatzen lagundu zutenei ere eskerrak eman dizkiete.
Joan den larunbatean, J’accuse kanpainaren barruan, autoinkulpazio bilketa egin zen Plaza Berrin, 18/98 prozesua salatzeko. 500 herritar baino gehiagok salatu zuten Audientzia Nazionala Euskal Herriko hainbat eragile eta pertsonen kontra burutzen ari den makroepaiketa, beren sinadurarekin.
Hernaniko 18/98+ taldeak herritarrei eta, eguna antolatzen eta gauzatzen lagundu zuten guztiei eskerrak eman nahi dizkie, hala nola, Hernaniko sagardogileak, Sagardoaren Kofradia, trikitilariak, Esther Jota, Aritz Usandizaga, harategiak (Iñaki, Aliprox, Alberdi, Alkorta, Putzueta, Garin, Pineda, Otzareta, Iñaki Mendizabal, Domiko, Lapiko), TTarla, Ezker Abertzalea, Segi, euskalgintzakoak, kirolariak, irakaskuntzakoak eta abar.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!